XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bernardo Atxaga (Jose Irazu Garmendia) asteasuarra dugu, 1951 urtean jaioa.
Zalantzarik gabe, Euskal Literaturak gaur egun duen idazlerik garrantzitsuenetakoa izateaz gainera, gure Herritik kanpora proiekzioa eta osperik handiena erdietsirikoa ere bada.
Bere lanaren nazioarteko oihartzun horretan
Poesia, nobela, hitzaldi eta beste direla medio, literaturaren munduan buru-belarri sarturik bizi izan da urteetan Bernardo Atxaga, eta ekimen horren fruitu dira bere azken emaitza baliotsuak.
Idazlearen etorkizuna are oparoago barruntatzen da.
Poema narratibotzat edo, har dezakegu.
Poema diogu, nahiz eta metrikaren zein errimaren aldetik horretarako arrazoirik ez eman, idazleak bere intentzioz horrela aurkezten digulako
Gaiak badu, autoreak trikuarekiko erakusten duen begikotasunaz gainera, beste proiekzio zabalagorik.
Izan ere, bi elementu, elkarkontrajarriak, azaltzen dira: trikua eta automobila
Idazlearen jarrera eta tonua, bestalde, trikuaren
Poemaren egiturak emeki eta ezarian garamatza bukaera larrira: trikua esnatu egiten da; berezko legeak errespetatzera daraman bere sena abian hasten da; automobilaren argiak azaltzean dator gatazka, trikuak ez baitu babes naturalik horrelakoen aurka.
Errima eta neurririk eza gora-behera, poetikotasunik ez zaio falta, hala ere.
Alderdi hau erritmoak ematen dio, batez ere.
Alderdi poetikoaren zenbait puntu aipatuko ditugu:
- Esnatzearen bat-batekotasuna, testuari hasiera emanez, aditza hasierara pasatuz gauzatzen da:
Esnatu da trikua
...